Irakurketa Plana
Zer da irakurketa plana?
Ekimen honen helburua da, hain zuzen, gure ikasleen irakurmena hobetzea eta haien artean irakurzaletasuna bultzatzea.
Irakurmena oinarrizko komunikazio-trebetasuna da bai norberaren garapen pertsonalerako eta sozialerako bai eta ezagutzarako sarbidea izateko ere. Hortaz, Irakurketa Plana hobekuntzarako oinarrizko tresnatzat jotzen da.
Irakurmena eta mintzamena lantzen emandako denborari esker eta irakurketaren sistematizazioaren bidez programatutako irakaskuntzari esker, hobetu egiten da irakurketa, eta, ondorioz, baita beste konpetentzia batzuen garapena ere: gure ikasleak gai izan daitezen beharrezko informazioa lortzeko eta ulertzeko, norbere gozamenerako aisialdian irakurmenerako ohiturak garatzeko, eta ahozko eta idatzizko komunikazioa hobetzeko.
Zeregin honetan erreferente nagusia irakaslea bada ere, Irakurguneak Hezkuntzako komunitate osoa gonbidatzen du ikasleen irakurmena hobetzeko proiektuan parte-hartzera
Zertarako irakurketa plan bat?
Honakoa lortu nahi da:
Ikasleak testuak ulertzeko eta irakurritakotik informazioa ateratzeko gai izatea, testuak espezifikatzea, zentzu orokorra hartzea eta ideia nagusiak eta bigarrengo mailakoak bereiztea, interpretatzea eta formaz nahiz edukiz aztertzea.
Literatur-testuek ematen duten gozamena ulertu, interpretatu eta gozatzeko gai izatea, irakurtzea disfrutatzeko eta denbora gustura pasatzeko beste aukera bat izateko.
Ikasleek, irakurtzeko gaitasuna hobetuta, ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasuna ere hobetzea.