Hezkuntza Eskaintza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 12 urtetik 16 urtera arteko etapa da. Beronekin amaitzen da Derrigorrezko Irakaskuntza Orokorra.
Etapa hau lau kurtsoz osatuta dago.
Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu oinarri. Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak betetzeko, etapa honek ikasleak goi-mailako ikasketak egiteko prestatzeaz gain hezkuntzaren izaera hezitzailea indartu egin behar du, eta ikasleak prestatu behar ditu gauzak egiten jakiteko.
Etapa honetan ondorengo gaitasun hauek garatuko ditu ikasleak:
Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Ikasten ikasteko gaitasuna.
Matematikarako gaitasuna.
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
DBH 1. zikloa
3. DBH 3
4. DBH
BATXILERGOA
Batxilergoa Bigarren Hezkuntzaren azken etapa da, eta bi urte irauten du; gainera, lotura estua du sarbidetzat duten geroko Ikasketekin, horiek Unibertsitate-Ikasketak izan, edo Goi-Mailako Lanbide Heziketa Espezifikoa.
Etapa honetako ikasketek hauetarako balio dute:
Prestakuntza Orokorra emateko; Prestakuntza horrek, gizaki gisa eta adimenaren aldetik, heldutasun handiagoa erdiesteko aukera emango dizu, ezaguera eta trebetasun batzuk lortuz; hauei esker, portaera arduratsua eta kritikoa izango duzu herritar gisa.
Ezaguera batzuk zureganatzeko; haiek baliagarriak izango zaizkizu, geroago egin nahiko dituzun ikasketetarako oinarri gisa.
Zure interesak orientatzeko, zure lehentasunak eta aukerak bideratuz.
Ibilbideak eta Ikasgaiak:
Bi ibilbide daude: Zientzia eta Teknologia batxilergoa ( ZTB) eta Giza eta Gizarte Zientziak (GZB).
Ikasleak irakasgai komunak, modalitatekoak , eta hautazkoak ikasi behar ditu.
1. BATXILERGOA
2. BATXILERGOA
ZEREGIN IKASKETA GELA
NORI ZUZENDUTA DAGO?
ZIG hezkuntza premia bereziak dituzten 16-20 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago lau urteko ibilbidea eskaintzen zaie. ZIG gela hezkuntza ez-arautua da.
ZER DA?
Zeregin Ikasketa Gela (ZIG) ikasleak hezkuntza esparrutik helduen eta langileen mundura pasatzeko hezkuntza errekurtso bat da. Maila pertsonalean, sozialean eta lanean helburura, pertsona adituagoak eta eraginkorragoak lortzea da.
ZER NAHI DUGU?
Ikasleen prestakuntza zabaltzea, oinarrizko hezkuntzako berezko gaitasunak eskuratzeko, ikasleek bizitza aktiboan sartzeko aukera izan dezaten.
Dituzten gaitasunekin edota igurikapen pertsonalekin bat datozen lanbide jarduerak edo okupazioak izateko prestatzea.
Heldutasun pertsonala bultzatzea eta indartzea, gizarte bizitan eta lan munduan parte hartzeko modua emango dizkieten ohiturak eta gaitasunak sustatuz.
NOLA LANDUKO DUGU?
Ikaskuntza eremuen bidez hainbat tailerretan gauzatuta:
Komunikazio eremua: Hizkuntza, Matematika, Gizarte eta Natur Zientziak , Adimen Estimulazioaren Tailerra, Informatika.
Autonomia pertsonalaren eremua --- Adimen Emozionalen Tailerra.
Gizarte trebetasunen eta elkarteratzearen eremua--- Sukalde Tailerra.
Lanerako oinarrizko prestakuntzaren eremua ---- Zurgintza Tailerra.
NON GAUDE?
I.Arozena- B.Barrueta institutuko sarreran dagoen eraikin txikian gaude, egunero zortziak eta laurdenetatik ordu biak eta laurdenetara.
GELA EGONKORRA
Zer da eta nori zuzenduta dago?
Eskola arrunteko curriculuma jarraitu ezin duten edo neurri txiki batean bakarrik jarrai dezaketen, larriki afektatutako DBH-ko ikasleei arreta emateko sortzen diren gelak dira.
Halako gelei, gela egonkorrak deitzen diegu ikasleek dituzten beharren arabera baliabide egonkorrak eskaintze dituztelako eta bertan laguntzen diren ikasleen etengabeko erreferenteak direlako.
Helburuak
Eguneroko bizitzako jardueretan gero eta modu autonomoagoan jardutea .
Beren portaera eta arauak kontrolatu, gizarte trebetasunak nahiz lankidetza eta laguntza-jarrerak garatuz.
Oinarrizko harreman eta elkarbizitza-guneetan (familian, eskolan, bizilagunen artean, auzoan) gizarte-harremanak garatzea, gizarte-arauak errespetatuz.