IKT-Sare hezkuntza
IKT
Ikastetxeetako Teknologia-heldutasuneko Ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) euskal eskolaren modernizazio teknologikoa lortu nahi du. Helburu zehatzak bultzatu nahi ditu irakaskuntzako aldaketa metodologikoa eta prozesuen digitalizazioa lortzeko: irakaskuntza, administrazio eta, informazio eta komunikazioa prozesuetan.
IKT Heldutasuneko Ereduak ikastetxe batean garatzen diren prozesuak kontuan ditu eta hiru eremutan sailkatzen ditu:
Irakaskuntza-prozesuak: ikasgela barruan gertatzen direnak.
Administrazio-prozesuak: ikasgelatik kanpo egiten diren kudeaketa prozesu anitzak.
Informazio eta komunikazio prozesuak: hauek heziketa-komunitatearen kide guztien arteko komunikazioarekin lotuta daude.
Ereduak hiru maila ditu. Maila horiek, apurka-apurka, areagotu egiten dute ikastetxeko prozesuen digitalizazio-maila eta irakasleek ikasgeletan IKT erabiltzeko duten inplikazioa.
Oinarrizko maila: «trebatzea eta erabiltzea»
Tarteko maila «ikasgelak digitalizatzea»
Maila aurreratua «ikastetxea birtualizatzea»
SARE HEZKUNTZA
Hezkuntza-Berrikuntzarako proiektua, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan Informazio eta komunikazio teknologien uztarketa duena helburu, hau da:
Metodologia, teknologia, material berrien eta baliabide digitalen erabilera sustatzea ikasgelan, irakasteko eta ikasteko prozesan.
Irakasteko eta ikasteko prozesuan, material eta baliabide digitalak egitea eta horiek geletan erabiltzea bultzatzea. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza sistemaren barruan.
Ikastetxeetan metodologia aldaketa gauzatzeko, prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.