Hezkuntza Eleaniztasuna
Helburu orokorrak:
DBHko ikasmaila bakoitzean, ikasturte bakoitzean, atzerriko hizkuntza irakasgaiaz gain, beste irakasgai bat atzerriko hizkuntzan ikastea.
Proiektua DBHko talde guztiera, lehen mailako taldeekin hasita, zabalduz joatea.
Proiektu eleanitza Batxilergora zabaltzea.
Proiektu eleaniztunean parte hartuko duten irakasleen prestakuntza eta etengabeko eguneratze metodologikoa bultzatzea.
Ikasleek kultur eta hizkuntz aniztasuna balio ezinbestekotzat edukitzea.
Proiektu eleanitzean ikastetxeko mintegi guztien partaidetza bultzatzea.
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua bultzatzea.
Hizkuntzen trataera integratura bideratutako aurrerapausoak ematea.
2018- 2019/ 2019-2020 ikasturteetarako ekintza edota helburu zehatzak
Bultzatu ikastetxeko irakasleen etengabeko formakuntza.
Ikasleek ingelesez lantzen dituzten edukiak, askotarikoak izatea
Ikasleen Hizkuntz konpetentziak hobetzea.
Ingelesez ematen diren ordu kopuruak mailakatuak izatea
Kanpoko ekintza batzuk ingelesez egitea.
Eleaniztasun batzordea sortu eta ikastetxeko irakasleak koordinatu
Lan Esparruak: Plastika, I.K.T.
Mailak: DBH 1 ; DBH 2 ; DBH 3; DBH 4