ESKOLA KONTSEILUA
HAUTESKUNDEAK
Eskola Kontseilua 2024 hauteskundeak
Bi urtean behin egiten den bezala, Eskola Kontseiluaren postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira.
Hemen dituzue ikasturte honetako araudia eta jarraibideak.
Eskola Kontseiluak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organoak dira. Bertan hartzen dira ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak. Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko.
Familien eta gainerako hezkuntza-komunitatearen parte-hartzeak Euskal Eskola Publikoaren demokrazian eta gure seme-alaben eskola-arrakastan eragiten du.
Gogoratu beharreko datak
Urriak 18: Hauteskunde-Batzordea osatzea.
Urriak 24tik Azaroak 4ra: Hautagaiak onartzea.
Azaroak 18tik 22ra: Hautaketa ekintza gauzatzea postaz eta ikasleen bitartez
Azaroak 25ean: Hauteskundeak.
Abenduak 16: Eskola Kontseilu berriaren eraketa.