Agenda 30
Eskolako Agenda 30 ikastetxean eta gizartean ingurumenaren zaintzaren beharrizanaz ohartzeko tresna da. Honen bidez hezkuntza komunitateak kompromezu batzuk eta ekintza-plan bat garatzen ditu ikastetxearen garapen iraunkorrean laguntzeko.
Eskolako Agenda 30 proiektuak, ikasleei, bere ingurumen hurbilean dauden arazoak aztertzeko eta ulertzeko bideak eskaintzen dizkie, eta, hiritar gisa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu. Estamentu guztiek parte har dezakete proiektu honetan.